sábado, 31 de octubre de 2015

Nork esan du Halloween euskal ohitura zaharra ez denik?


Samhain (irlanderaz «udaren amaiera» esan nahi du) kristautasunaren ebanjelizazio aurretiko aro paganoaren zelta jatorriko jai garrantzitsuena zen. Izena zelterazko bi hitz batzetik dator: sam «uda» eta fuin «amaiera».
Uzta biltzeko sasoiaren amaiera ospatzeko jaia zen, bai eta iluntasunarekin hasten zen zelten urte berriaren ospakizuna ere. Trantsizio jaia da, beraz (urte batetik bestera igarotzeko jaia), bai eta beste mundurako irekiera ere. Hiru mila urtez Europa osoko zelta nazioek ospatu izan dute.
 Samhain sasoian ohitura zen arbiak hustutzea  (geroxeago kalabazak) eta barruan kandelak jartzea. Mende batzuk geroago, Halloween ospakizunean berbiztu egin da tradizio hau Irlandarrek eraman baitzuten Estatu Batuetara XIX. mendean. 
Kristautasunak  egokitu egin zuen tradizio pagano hau bere ospakizunekin bat egiteko. Horrela Samhain Domu Santu eguna bihurtu zen, azaroaren 1ean. Eta bezperan Halloween ospatzen da   (ingelesez   "All Hallow's Eve" )   Domu Santuaren bijilia edo bezpera.
                                                                                                             (Wikipediatik moldatua)

http://www.ahotsak.eus/albisteak/halloween-euskal-ohitura-zaharra/








Gai honi buruzko artikulu interesgarria  Berria  egunkarian:
                    "Arimen eta beldurraren gaua"

No hay comentarios:

Publicar un comentario